1.Gaia: Antzinako Erregimena

1.Gaia:

XVIII.mendea: Antzinako Erregimena

1. Antzinako Erregimenak jarraitzea

Zeri esaten doigu Antzinako Erregimena?

Antzinako Erregimena esaten zaio XVIII.mendeko Europako monarkietan zegoen gizarte, ekonomia eta politika-harreman multzoari.

Hiru ezaugarri ditu erregimen horrek:

  • Estamentuzko gizarteak irautea.
  • Ekonomia-sistemaren oinarria lehen sektorean zen, batez ere, nekazaritza.
  • Politika-sistema monarkia absolutoa zen. Despotismo ilustratua sortu zen.

Estamentuzko gizarteak jarraitzea

Erdi Aroan sortu zen eta gizartea hiru estamentutan banatzen zituen: kleroa, noblezia eta  herri xehea.

Estamentuzko gizarteak bi ezaugarri zituen:

  • Immbilismo bertikala
  • Pribilegioak egotea. Beren lurraldeen gaineko jaun-eskubideak jasotzea.

Gizartearen barruko eraldaketak

Hainbat motatako egoerak zeuden:

Noblezia goi-noblezian eta behe-noblezian banatzen zen. Goi-nobleziakoek jabetza asko zituzten landan eta diru asko jasotzen zuten jaun-eskubideengatik, beraz, luxuzko bizimodua zuten. Behe-nobleziaren ekonomia-egoera,ordea, kaskarragoa zen.

Kleroa ere goi-kleroan eta behe-kleroan banatzen zen. Goi-kleroa familia nobleetako seme gazteenek osatzen zuten, eta eliza-jaurerri gehienen jabe zen. Behe-kleroa herri xeheko pertsonaz osatuta zegoen.

Herri xehea edo hirugarren estatua gainerako biztanleek osatzen zuten: nekazariek eta burgesiak.

Nekazarien taldea zen ugariena, adibidez, Frantziako edo Espainiako biztanleen %85 inguru nekazariak ziren.

Burgesia gero eta garrantsitzuagoa zen. Burgesiaren eta pribilegiatuen artean sortutako gatazka horren ondorioz, iraultza burgesak gertatu ziren.

2.Batez ere landatarra den mundua

Lehen sektorearen nagusitasuna

XVIII.mendean biztanle gehienek nekazaritzan jarduten zuten. Iraupeneko ekoizpena zen. Lantzen ziren, adibidez, mahatsondoan eta olibondoak eskualde mediterraneotan. Hori delaeta, subsistentzia-krisiak gertatzen ziren aldian.aldian, hau da, gosealdiak.

Lur gehienak pribilegiatuen jabetzakoak ziren. XVIII.mendearen amaieran, lur laboragarrien %40 inguru hartzen zuen.

  • Nobleziaren lurrak ez ziren inoiz banatzen, maiorazkoengatik.
  • Kleroaren lurren zati bat, esku mortuak, ezin ziren saldu, monarkaren babespean zeudelako. Gainera, sarritan, ez zituzten ustiatzen ere.

Lurrik gabeko nekazariak jaun-erregimenaren mende zeuden, hau da, jaberen baten mirabeak ziren.

Industriaren eta merkataritzaren garapena

Antzinako Erregimeneko industria monarkek bultzatu zuten, nagusiki, izan ere, kapitala zutenek(nobleziak eta kleroak) ezin zuten industrian inbertitu eta nahiago zuten lurretan inbertitu.

Monarkia ekoizpen-sistema berritzen saiatu zen, eta horretarako, Errege Fabrikak sortu zituen. Eliteen kontsumorako armak edo luxuzko produktuak ekoizten jarduten zuten.

Kanpo-merkataritzak hazkunde handia izan zuen, Europaren eta Amerikaren arteko trukeen garapenari esker. Monarkiak eremu bateko merkataritzaren monopolioa merkataritza-konpainia jakin bati ematen zion.

Horrela, konpainiaren kabeek eta koroak etekin handiak lortzen zituzten. Barne-merkataritzak arazoak zituen, gremioen kontrolagatik.

Merkataritza-jarduerari esker aberastu zen burgesia.

3.Gobernua, XVIII.medearen hasieran

Europan absolutismoak jarraitzea

XVIII.mendearen hasieran, absolutismoa zen Europako herrialde gehienetako politika-sistema. Monarkak botere legegilea, betearazlea, judiziala, militarra eta abar zituen.

Absolutismoa Frantzian sortu zen, XVII.medean, Luis XIV.aren erregealdian. Ekonomian, merkantilismoa zen absolutismoaren oinarria.

Merkantilismoak hiru ideia hauek defendatzen zituen:

  • Zenbat eta urre eta zilar gehiago izan, orduan eta aberatsagoa izango da Estatua.
  • Metal horiek eskuratzeko, kanpo-merkataritza garatu behar da. Eta metalak herrialdetik ez irteteko, ekonomia-protekzionismoa martxan jarri behar da.
  • Estatuak ekonomiaren beste alderdi batzuetan esku hartu behar du; adibidez, industriak garatu behar ditu.

Absolutismoaren arrakastari esker, Frantziako erregeek ez zuten hainbesteko mendekotasuna aristokraziarekiko.

Monarka absolutuek, beren boterea erresumaren bazter guztietara helerazteko, burokrazia erraldoia eta errege-armada boteretsua garatu zituzten eta nekazariei eta burgesiari ordainaraziko zergen bidez lortzen zuten, kleroak eta nobleziak ez baitzuten zergairik ordaintzen.

Ingalaterrako parlamentarismoa

Europan absolutismoa hedatu zen garaian, Ingalaterran oso bestelako politika-sistema bat garatu zen. XVII.mendean, Estuardo dinastiako erregeak absolutismoa ezartzen saiatu ziren.

Erregearen eta burgesiaren arteko gatazkak 1642ko eta 1688ko iraultzak eragin zituen. Orangeko Gilenen parlamentuzko monarkia gailendu zen.

Legea monarkaren gainetikzegoen eta monarkak Parlamentuaren kontrola onartzen zuen. Parlamentua legeak egiteaz arduratuko zela, epaileak independienteak zirela, eta monarkak botere betearazleaz baino ez zirela arduratuko.John Lockek zehaztu zuen.

  • Askatasuna. Pertsona guztiek berez eskubide batzuk zituztela onartzen zen.
  • Berdintasuna legearen aurrean. Beraz, estamentuen pribilegioen aurka egiten zuen.
  • Jabetza da gizarte-bereizketarako irizpidea. Lockeren ustez, jabetzak zituztenek soilik egiten zioten ejarpena Estatuari.

4. Ilustrazioaeta despotismo ilustratua

XVIII.mendean, Ilustrazio izeneko mugimendu intelektuala garatu zen, eta Antzinako Erregimenaren kritika sakona egin zuen.

Ilustrazioa, pentsamolde-aladaketa

Europan XVIII.mendean garaturiko mugimendu intelektuala izan zen Ilustrazioa. Pentsalari ilustratuen oinarria hiru printzipio ziren:

  • Gizartea arrazoimena aplikatuz azter zitekeen.
  • Gizakia zen teorien ardatz nagusia. Eskubide naturalak dituztela defendatzen zuten.
  • Tolerantziak giza bizikidetzaren oinarria izan behar zuela estaen zuen.

Ilustrazioa erreformista zen, garaiko gizarteari kritika gogorra egin zion, eta gizartea aldatu.

Antzinako Erregimenaren kritika

Ilustratuek estamentuzko gizartearen aurka egin zuten. Gizarte eta lege-berdintasunezko sistema aldarrikatzen zuten.

Zenbait gizarte-talderen (noblezia eta kleroa) eta erakunderen(esaterako, gremioak) pribilegioak ekonomia-hazkunderako oztopo zirela uste zuen.

Despotismo ilustratua

XVIII.mendeko monarkek eta ilustratuen ideien eragina izan zuten. Monarkia absolutuak ideia ilustratuak aplikatzen sorturiko politika-sistemari despotismo edo absolutismo ilustratu esaten zaio.

Ilustrazioak eraginda, XVIII.mendeko monarkek biztanleen bizimodua hobetzeko erreformak egin zituzten beren erresumetan.

Monarkek aurrera egin nahi zuten botere-kontzetrazioren prosezuan. Despotismo ilustratua fisiokraziaz baliatu zen; hau da, Quesnayk adieraziriko teoria ekonomikoaz.

Nazio boteretsua izateko, erabateko nekazaritza-ekoizpena lortu nahi zen. Egoera hori konpontzeko, desamortizazioa aplikatu behar zen.

5. XVIII.mendearen amaiera: liberalismoa eta Antzinako Erregimenaren hondamena

XVIII.mendeko azken herenean, monarkia absolutuarekiko eta estamentuzko gizartearekiko gaitzespena nabaria zen.

Liberalismo iraultzailea

Burgesiak, ohartu zenean monarka absolutuek ez zutela politika, ekonomia eta gizarte-sisteman aldaketa sakonak egin ahal izateko eta Antzinako Erregimena desagerrarazteko. Burgesiak boterea eskuratzeko abiatutako prozesuari iraultza burgesak esaten zaio.

Iraultza burgesen pentsamoldeen oinarri teorikoa liberalismo iraultzailea izan zen.

  • Botereen banaketaren kontzeptua Montesquieuk garatu zuen.
  • Subiranotasun nazionalaren kontzeptua Rousseauk. Monarka nazioaren boterearen ordezkaria baino ez da.

Liberalismo ekonomikoa

Iraultza burgesekin loturiko doktrina ekonomikoa liberalismo ekonomikoa da.

  • Antzinako Erregimeneko gremioak ekonomia-hazkunderako oztopotzat hartzen ziren, eta desagerrarazi egin beharko ziren.
  • Estatuak ezin izango zuen esku hartu ekonomian.

Eskaintza-eskarien legearen bidez, ekonomia bere kabuz antolatuko itzateke. Estatuak kontrolatu beharrik gabe.

6.Espainia: Borboitarren erreformismoa

Ondorengotza Gerra: dinastia-aldaketa

1700ean, Karlos II.a Habsburgokoa ondorengorik gabe hiltzean, Frantzia eta Austriako Inperioa Espainiako tronua nor bere hautagaiarentzat eskuratzen saiatu ziren. Filipe eta Karlos artxidukea ziren. Ondorengotza Gerra piztu zen.

Gerra 1714an amaitu zen, Utrechteko Ituna sinatzean. Austriak Filipe V.a Espainiako erregetzat onartu zuen.

Filipe V.aren eta Fernando VI.aren erreforma-politika

Filipe V.ak Espainiako politika-egitura aldatzea erabaki zuen, Frantziako sistema absolutistaen antzekoa izan zedin.

  • Aragoiko Koroak Ondorengotza Gerran galdu izanaz baliatu zen, haren foruak eta erakundeak desagerrarazteko. Planta Berriko Dekretuen bidez egin zuen hori.
  • Politika gaztelaniartzea bultzatu zuen.
  • Administrazio-sistema osoa aldatu zuen.

Fernando VI.ak, Filpe V.aren ondorengoak, erreforma-programa horri eutsi zion.

Karlos III.a eta despotismo ilustratua

Karlos III.a izan zen despotismo ilustratuaren adibiderik gorena Espainian.

Espainiako ilustratuen txanda zen. Karlos III.ak Campomanes, Floridablanca eta Jovellanos boterean jarri zituen.

  • Espainian fisiokrazia martxan jartzen saiatu ziren.
  • Hezkuntza erreformatzeari ekin zioten.
  • Sociedades Economicas de Amigos del País izeneko elkarteen sorrera sustatu zuten.
  • Monarkaren autoritatea Elizari gailendu zitzaion.

7.XVIII.mendea euskal lurraldean

Borboitarren mendean

Ondorengotza Gerra piztean, Bizakiako, Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek Filipe Anjoukoaren, frantziar hautagaiaren. Nahiz eta BOrboitarrek berehala ezarri zuten administrazio-zentralizazioa erresuman.

  • Arrantzak protagonismo gutxiago izan zuen. 1713.urteaz geroztik ohiko arrantza-tokietan jarduera murriztu zelako.
  • Merkataritzak ekonomikoa-jarduera nagusia izaten jarraitu zuen.
  • Burdinolek urte oparoak izan zituzten.

Gizartea

Euskal gizartean, estamentuen arteko bereizketa nabarmena zegoen Burgesia gero eta aberatsagoa zen.

Lurrak saldu eta beren lur ohien errentari bihurtu behar izan zuten.

Gizarte-borrokak

  • 1717.an , Filipe V.a erregeak aduanak barrualdetik kostaldera aladatzeko agindu zuen, nahiz eta Batzar Nagusiek neurri hori foruen kontrakoa zela adierazi.

Ilustrazioa euskal lurraldeetan

Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondea izan zen, Euskalerriren Adiskideen Elkatearen bultzatzailea.


  1. Aún no hay comentarios.
  1. No trackbacks yet.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: