4.Gaia: Nazioak eta inperioak

NAZIOAK ETA INPERIOAK

 Europan, Erdi Aroan eta Aro Modernoan nazio esaten zitzaion toki berean jaiotako eta monarka beraren agindupean zeuden pertsonen taldeari.

XIX. Mendean, nazio terminoak adiera politikoa hartu zuen, eta jende asko eskatzen zuen estatuetako mugek bateratzea arraza, hizkuntza eta muga historikoekin. Bi ikusmolde zeuden: Alemaniako kultura-ikusmoldea eta Frantziako politika-ikusmoldea. Alemania. Nazioa izaki biziduna zen. Kultura, hizkuntza eta historia zituen, eta estatu subiranoa bezala antolatzeko eskubidea zuen.

Estatuek politika nazionalizatzailea sortu zuten. Nazio-sentimendua nahi zuten. Hizkuntza nazionala erabiltzea lortu zuten. Herrialdeko sinboloak sortu zituzten: ohiturak, banderak, himnoak… Baita ere, kirol-lehiaketak sortu zituzten.

Beste herrialdeak gorrotatzen ziren. Mugimendu nazionalistak: prozesu banatzaileak eta bateratzaileak: – Banatzaile: Belgika Herbehereetatik banandu, Grezia turkiarrengandik eta ondoren Serbia, Errumania, Montenegro, Bulgaria eta Albania.

 – Bateratzaile: Hizkuntza komunarengatik, Italia guztia batu zen, Piemonte estatuak hasita. Alemaniako Inperioa II. Reicharengatik, potentzia handia bihurtu zen. Frantzia. Pertsona batzuk nazioa sortzea erabakitzen dute. Legeak, eskubideak eta betebeharrak dituzte, baina ez kultura bera. Estatu Batuetara etorkin asko joan ziren, gehienez Britainia Handikoak eta Alemaniakoak. Lurrak erosi zituzten: Louisiana Frantziari, Florida Espainiari. Britainia Handiak Oregon eman zien eta Texas anexionatu zuten. Mexiko Berria eta Kalifornia batu zitzaizkien. AEB-ak Ozeano Bareraino iritsi ziren. AEB-tako arazoa esklabotza zen. Iparraldekoak esklabotza ezeztatu zuten baino hegoaldekoak ez. Abraham Lincoln presidentea zen, eta esklabotzaren aurka zegoen. Hegoaldeko hamaika estatu konfederazio bat sortu zuten.

Estatu Batuetako kongresuak esan zuen eskubiderik ez zeukatela bereizteko, eta indarrez menderatzeari ekin zuten. Sezesio gerra egon zen eta lau urte iraun zituen. Iparraldeak irabazi zuen. Ondorengo egoerari Berreraikuntza deitzen zaio. Estatu Batuak, munduko lehen potentzia industrial bihurtu ziren. Bi alderdi politiko sortu ziren: errepublikanoak eta demokratak.. Politika Liberalismoa sendotu zen Britainia Handian eta Frantzian. Ezaugarriak: gizonezkoen sufragio unibertsala, erlijio- eta adierazpen-askatasuna, eta alderdi politiko modernoak.

Egiazki ez zegoen demokraziarik, bi arrazoiengatik: 1) Emakumeek ez zituzten eskubide asko. Gizonen mende zeuden. Emakumeen egoera hobetzeko mugimendu sufragistak sortu ziren. 2) Boteretsuenak hauteskundeen emaitzak kontrolatzen zituzten. Estatu sozialaren oinarriak jarri zituzten: lan-gabezia sorospenak eta erretiro-pentsioak sortu ziren.

Sistema autoriatrioak: Errusian, tsarrak absolutismo gogorrari eusten zion. Nekazaritzan zuen oinarria, eta industrializazioa oso mugatua zen. Alemanian: Parlamentu bat sortu zen gizonen sufragio unibertsalarengatik, baina ezin zuen enperadorearen eta lehen ministroaren erabakiei aurre egin. Austria Hungariako Inperioan, 1906an sufragio unibertsala onartu zen. Inperialismoa Inperialismoa, esan nahi du herrialde batek beste herrialde batzuk mendean hartu dituela. Konkistatzen duen herrialdea metropolia da, eta konkistatutako herrialdeak koloniak. Inperialistak hauek izan ziren: Britainia Handia eta Frantzia garrantzitsuenak ziren. Baita ere, Europan, Alemania, Italia eta Belgika. Europatik kanpo AEB eta Japonia. Nagusitasun- militarra erabiltzen zen.

Hedatzeko arrazoiak, faktore hauek izan ziren: Ekonomia-faktoreak: koloniak aduana-zergarik gabeko merkatu ziren, eta ekoizpen handia zegoen. Kolonizatzaileak kapitalak inbertitzeko eremuak ziren. Lehengai merkeak zituzten. Politika-faktoreak: itsasoko eta lehorreko ibilbide garrantzitsuak kontrolatzeko, toki estrategikoak konkistatu zituzten. Prestigioa eta nazio harrotasuna lortzen zen. Demografia-faktoreak: biztanleria asko hazi zen. Europar asko kolonietara emigratu zuten. Ideologia-faktoreak: ideologia arrazista oso indartsua zen. Zuriak hobeagoak zirenez, beste herrialde atzeratuak menderatzeko eskubidea zuten. Beste herrialdeak zibilizatu nahi zituzten.

Jakin-min zientifikoa zegoenez, planeta osoan espedizioak egin ziren. Espedizioa antolatzen zuen herrialdeak, lurraldea bereganatzen zuen. Konkista prozesua 1830an, Ingalaterrak India konkistatu zuen, eta Frantziak Aljeria. Kontinenteak banatu ziren. Berlingo Konferentzian, Afrika Europako estatuen eskutan geratu zen. Afrikan bi estatu independente geratzen ziren: Etiopia eta Liberia. XIX. mendean, Latinoamerika Espainiarekiko eta Portugalekiko independentzia politikoa lortu zuen. Inperio handiak Britainia Handiaren koloniarik garrantzitsuena India zen.

Frantziaren Inperioa, Afrikaren iparraldea eta Asian, Indotxinakoak okupatu zituen. Belgikako Inperioak, Kongo zuen mendean. Alemaniako Inperioak, Afrikako hegoaldea. Italiako baita ere Afrikan, eta Errusiakoa Siberian. Europako potentzien arteko bakea kolokan zegoen. Kolonietako administrazioa Koloniak potentzia kolonizatzailearen subiranotasunaren mendean zeuden, administratzen ziena. Protektoratuetan, potentzia kolonizatzaileek kanpo-politikoa eta herrialdeko aberastasunen ustiaketa kontrolatzen zuten. Hango agintariek barne-politikaz arduratzen ziren.

Kontzesioak herrialde independenteen lurrak ziren. Mendebaldeko potentziek merkataritza-abantailak lortzen zituzten haietan. Lurraldeak mugatzean, ez zuten kontuan hartu biztanleria autoktonoaren desberdintasun tribalak eta erlijiosoak.

  1. Aún no hay comentarios.
  1. No trackbacks yet.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: