5.Gaia: Espainia XIX.mendean

Espainiak gerra hasi zuen Frantziaren aurka (1793-1795), Espainiako Karlos IV. Erregea Frantziako Iraultzaren ideien kontra jarri zelako. Frantziak irabazi zuen, eta Fontainebleauko ituna sinatu zuten.

Portugal inbaditu behar zuten, Ingalaterrarekin aliatu zelako. Frantziak, Espainia zeharkatzerakoan, zenbait hiri okupatu zituen. Horrek biztanleriaren ondoeza sortu zuen. Hori aprobetxatuz, Fernandok (Karlos IV.aren semeak), Aranjuezeko altxamendua eragin zuen. Horregatik, Karlos IV.ak Fernandori erregetza utzi zion.

Napoleonek errege-familia bahitu zuen, eta Josef Bonaparte bere anaiari erregetza utzi zion, eta Espainiako errege bihurtu zen. 1808ko maiatzaren 2an, Madrilen herri-matxinada izan zen. Horrela hasi zen Independentzia Gerra.

Biztanleria bi zatitan banatu zen: frantsestuak eta fernandinoak.

Napoleonek tropak kendu eta Errusiara bidali zituen. 1813an, Valençayko ituna sinatu zuten, gerra bukatu eta Fernando V.a berriz erregea bihurtu zen.

Errege-familia falta zenez, botere-hutsunea zegoen. Juntak sortu zituzten borroka antolatzeko. Junta Zentral Gorena sortu zuten, Gobernu bakarra sortzeko.

Gorteak, Junta Zentral Gorena deitzerakoan, Cadizen bildu ziren. Diputatu gehienak liberalak ziren, frantsestuak, eta gutxienekoak morroiak, Fernando V.a itzultzea eta Antzinako Erregimena egotea nagi zutenak.

Zin egin zuten la Pepa egiteko, 1812ko Konstituzioa, Espainiako lehenengoa. Liberalismo politikoaren printzipioak zituen. Onartu zuten Martxoaren 19an, San Jose egunean.

Fernando VII.a Espainiara itzuli zen eta 1814-1820 artean gobernatu zuen. Antzinako Erregimena bueltatu zen.

Riego koronelak pronuntziamendu liberala egin zuen, 1820an. Lortu zuen erregeak La Pepa zin egitea, preso liberalak askatzea eta Gorteak biltzeko hauteskundeak.

1823an, absolutistek estatu-kolpea egin zuten. Aliantza Santuak tropak bidali zituen, San Luisen Ehun Mila Semeak.

Fernando VII.a errege absolutista bueltatu zen.

Bueltatu zenean, Espainia krisian zegoen. Krisi- ekonomikoa: ogasunak ez zuten dirurik, eta Amerikako Inperioa galdu zuten.

Krisi-politikoa: Gobernua modernizatzeko, ministro-kontseilu bat sortu zen, eta nobleak haserretu ziren.

Arazo dinastikoa: Lege Salikoarengatik, Espainian emakumeak ezin zuten erreinatu. Fernando VII.ak Santzio Pragmatikoa sortu zuen, semerik ez zituelako. Orduan Lege Salikoa ez zuen balio, eta Isabelek erreinatu zezakeen.

Karlosek bere burua Espainiako errege izendatu zuenean, Lehen Karlistada hasi zen.

Karlistek, Karlosen alde zeudenak, absolutismoa eta Antzinako Erregimena nahi zuten, eta foruei eutsi. Indarra zuten Euskadin, Nafarroan, Aragoin, Katalunian eta Valentzian.

Liberalek Isabelen alde zeuden.

Zazpi urte ondoren Karlistek gerra galdu zuten, eta Bergarako besarkadarekin bukatu zen.

Liberalak bi taldetan banatuta zeuden: moderatuak (erregearen estatusa sendotzearen eta erreforma mugatuak aplikatzearen aldekoak) eta progresistak (erreforma sakoneko politikaren aldekoak).

Isabelek 3 urte bakarrik zituenez, erregeordetzak eduki zituen.

Lehenengoa bere ama Maria Kristina izan zen. Agintea moderatuei eman zien. Herriaren protestak behartu zuten gobernua progresistei ematea.

Mendizabal gobernuan zegoenean, progresistek Antzinako Erregimena ezeztatu zuten; Elizaren ondasunen desamortizazioa.

Progresistekin zituen liskarren ondorioz, Maria Kristina dimititu behar izan zuen. Erregeordetza Espartero jeneralak hartu zuen.

Modu autoritarioan gobernatu zuen, eta progresistek eta moderatuek elkartu ziren pronuntziamendu batean, eta Espartero jenerala dimititzera behartu zuten. Isabel II.a erregina izendatu zuten hamahiru urterekin.

Isabel II.ak, agintea hamar urtez moderatuei eman zien.

1845an, Konstituzio berria onartu zen. Boto-eskubidea aberatsenei eta prentsa-askatasuna mugatua.

Estatu zentralista antolatu zuten.

Progresistak bereiztu ziren: demokratak (sufragio unibertsala eskatzen zuten) eta errepublikanoak (errepublika aldarrikatzearen alde zeuden).

Vicálvaroko pronuntziamendua izan zen. Progresistek zuten boterea. Beraien liderra Espartero zen.

Beste desamortizazio bat egon zen, eta erreginak progresistak gobernutik kendu zituen.

Txandaketa egon zen moderatuen eta liberalen artean.

Monarkia krisi larrian sartu zen. Arazoak:

Arazo- ekonomikoak. Gosearengatik, landan eta hirian matxinadak izan ziren.
Gobernuak progresistak, errepublikanoak eta demokratak boteretik baztertu zituen. Gobernuaren autoritarismoa gehiegizkoa zenez, burgesia eta militarrak erregimenetik aldendu ziren.
Erregina eskandaluzko bizia zeramala zioten.
Ostendeko ituna, progresistek, demokratek eta errepublikanoak sinatu zuten. Erabaki zuten Borboiak Espainiatik kanporatzea, eta politika demokratizatzea.

1868an, Serrano eta Prim jeneralek abiarazita, pronuntziamendu bat egin zuten Isabel II.a erregetzatik kentzeko. Junta iraultzaileak sortu zituzten, probintziak eta hiriak kontrolatzeko. Arrakasta izan zuen hilketarik gabe.

Gorteek 1868ko Konstituzioa onartu zuten, Espainiako lehen testu demokratikoa.

Amadeo Savoiakoa italiar printzea izan zen erregea. Monarkikoak, Eliza eta errepublikanoak ez zeuden bere alde.

Gatazka bat izan zuen Kuban, matxinada bat. Abdikatu egin zuen.

Lehen Errepublika

Gorteek Lehen sortu zuten, erregea aurkitzen ez zutelako.

Arazo larriekin hasi zen, politika-talde gehienak monarkikoak zirelako, eta errepublikanoak bereizita zeudelako. Horiek ziren mugimendu Kantonalistak.

Horrekin batera, hirugarren karlistada eta Kubako gerra piztu ziren. Horregatik, Pavia jeneralak estatu-kolpea eman zuen. Lehen Errepublikak bakarrik hamaika hilabete iraun zituen.

Serrano jenerala gobernuaren burua zen. Errepublikaren formari eusten zion, baina ez zuen errepublika espiriturik. Horregatik, Borboiak berrezartzeko estatu-kolpe bat egon zenean, inork ez zuen aurka egin.

1874an, Alfontso XII.a, Isabel II.aren semea, errege izendatu zuten. Berrezarkuntza hasi zen. Monarkia konstituziogilearen alde zegoen, eta Cánovas del Castillo jarri zuen gobernuko presidente bezala. Hark bultzatu zituen Borboiak tronura.

1876ko Konstituzioaren helburua, alderdiak adiskidetzea zen. Eskubide eta askatasun asko zituen. Erregeari botere garrantzitsuak eman zizkion.

Txandakako gobernua; bi alderdi politikori eman zieten gobernatzeko ardura, eta modu baketsuan txandakatzen ziren (turnismoa).

Kontserbadoreak Eliza eta gizarte-ordena defendatzen zuten. Cánovas zen haien burua.
Liberalak gizarte-erreforma garrantzitsuak egin zituzten, eta gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zuten. Sagasta zen haien burua.
Erregeak aukeratzen zuen zein alderdi irabaziko zuen eta ondoren hauteskundeak egin zituzten. Hori hauteskunde-iruzurra zen, nahi zuen alderdia irabazten zuen.

Espainiako politika egonkortu zen.

Sistema horrek, oposizioa gobernutik kanpo uzten zuen. Hiru alderdi:

Anarkistak. Katalunian eta Andaluzian zeuden. Lanaren Konfederazio Nazionala (CNT) sortu zuten.
Sozialisten burua Pablo Iglesias zen. PSOE sortu zuen.
Alderdi nazionalistak sortu ziren. Katalunian, Euskadin eta Galizian zeuden.
Espainiako ekonomia-garapena XIX. mendean

Espainiako industria-iraultza atzeratua izan zen Britainia Handikoarekin eta Alemaniakoaren konparatuta. Arrazoiak: lehengai gutxi eta komunikazio txarrak zeuden, biztanleria pobrea zen, koloniak galdu zituztelako eta kapitalik ez zegoelako, ez zegoen merkaturik salgaientzat.

Industria modernoak: Kataluniako ehungintza-industria, eta Euskadiko, Asturiasko eta Andaluziako industria siderurgikoak izan ziren. 1850ean, arazoak izan ziren, Andaluziakoa eta Asturiaskoa ezin izan zirela Euskadirekin lehiatu. Industria modernoa banatuta zegoen.

Finantza erakundeak: banku modernoak eta Madrilgo burtsa.

Garraiorik garrantzitsuena trenbidea izan zen. Trenbide-sareak egitura erradiala zuen, eta zentroa Madrilen. Errailen arteko zabalera Europako beste trenbideena baino handiagoa zen.

Biztanleria aktiboaren %70ek egiten zuen lan nekazaritzan.

Aldaketa garrantzitsuena lurren liberalizazioa izan zen. Liberalek bi modutara abiarazi zuten libaralizazioa:

Maiorazkoak deuseztatu zituzten.
Lurren desamortizazioa. Bi desamortizazio garrantzitsu: 1836an Mendizabalena (Estatuak Elizaren lurrak saldu zituen); eta 1855ean, Madozena (udalen, ospitaleen, eskolen eta beste erakunde batzuen lurrak saldu zituzten).
Burges askok lur-sailak erosi zituzten. Laborantza-metodoak modernizatu zituzten.

Hala ere, lur asko jabe handienak ziren.

Euskal Herria XIX. mendean

Bizkaian tentsioak egon ziren. Bilbok eta lur lauko jauntxoek desberdintasunak zituzten. Liskarra areagotu zen, Simon Bernardo Zamakola batzarkideak, Errege-agindu bat lortu zuenean.

Bilboko burgesiak abiarazi zuen prozesu modernizatzailea.

1842. urtean, lehen sozietate anonimoa sortu zen: Santa Ana Bolueta sozietatea, metalurgia-fabrika bat. 1846an, Ybarra familiak, Euskadiko lehen siderurgia. 1857an, Banco Bilbao sortu zen. Ferrocarril del Norte 1864an.

Langile kopurua hazten zen.

Gipuzkoan motelagoa zen, baina espezializatu zen zenbait sektoretan. La Esperanza sortu zuten, Espainiako paper jarraituko lehen fabrika, eta Bergaran Algodonera de San Antonio. 1899.an, Banco Guipuzcoano sortu zuten.

Araban, industria gutxi garatu zen.

Horren ondorioz Espainiako etorkinak etorri ziren Euskadira. Bi politika-teoria:

Sozialismoa: UGT. Lan-eskubideak eta hobekuntza defendatzen zituen. Gipuzkoan, Eibarrek izan zuen lehen talde sozialista. Pablo Iglesias zen burua.
Nazionalismoa. Identitate krisiari aurre egiten zion. Sabin Arana zen burua.
Independentzia Gerra

Gizarte bita banatu zen. Gutxiengo ilustratu batek frantziarrei lagundu zien. Zati handi batek, nekazariek eta apaizek inbaditzaileei lagundu zieten. 1813an, Frantziako tropak, Espainiatik alde egin zuten. Euskal Herrira etorri ziren, Donostia seiatu eta su eman.

Karlistaldiak

Bi bando zeuden: Liberalak, Isabel II.arekin eta Kontserbadoreak Karlos V.arekin. Beraien ideiak: Jainkoa, Aberria, Erregea eta foruak.

Ormaiztegin izan zen bat. Bestea, Baldomero Espartero eta Rafael Marotoren artekoa, Bergarako besarkadarekin amaitu zen.

Foruak

Aduanak kostaldera aldatu, foru-erakundeak deuseztatu eta zerga-salbuespenak eta militarrak amaitutzat eman zituzten.

Fernando VII.ak foruak berrezarri zituen. Espartero foruak deuseztatu. Foruak indargabetzeko lege bat sortu zen.1878an, Gobernuak kontzertu Ekonomikoak onartu zituen. Horregatik, probintzietako Diputazioek, autonomia administratiboa eta ekonomikoa izan zezaketen.

  1. Aún no hay comentarios.
  1. No trackbacks yet.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: