7.Gaia: SESB, estatu-eredu berria

SESB

XX. mendearen hasieran, Errusiak monarkia absolutuari eusten zion. Tsarrak gobernatzen zuten nobleziaren, Eliza ortodoxoaren, armadaren eta burokraziaren laguntzaz.

Duma zen parlamentua, baina tsarrak nahi zuena egiten zuen.

Zenbait indar politiko tsarismoaren aurka zeuden: burgesak, nekazariak eta langileak. Langileen barruan bi talde garrantzitsu zeuden: mentxebikeak (moderatuak) eta boltxebikeak (erradikalak; Lenin zen haien buru).

1905eko iraultza

Asian hedatzeko egindako ahaleginengatik, japoniarren tropek tsarren armada garaitu zuten.

1905eko urtarrilaren 9an, herri-masak tsarren bizitokira joan ziren eskaerak egiteko. Agintariek errepresio bortitzaz erantzun zieten. Egun horri Igande Odoltsua esaten zaio.

Nekazariak eta langileak sobietetan antolatu ziren.

Tsarrak hainbat kontzesio egin behar izan zituen. Kontzesio nagusia Duma sufragio unibertsalaren bidez aukeratzea izan zen. Bazirudien Errusia Monarkia parlamentario bihurtuko zela, baina tsarrak ez zuen nahi eta konpromisoak betetzeari utzi zion.

1917ko iraultza

1914an, Errusia Lehen Mundu Gerran sartu zen, baina ez ekonomia ez armada ez zeuden gerrarako prest. Grebak eta manifestazioak izan ziren. Errepresioak tsarraren kontra zeudenak elkartzea eragin zuen.

Gobernuak arrakasta gutxi zuen eta bere aurka zeuden.

Eskuinak irailean armadako sektore kontserbadoreenaren estatu-kolpeari aurre egin zion.

Ezkerra uztailean porrota egin zuen, baina urrian beste ahalegin bat egin zuten eta lortu zuten.

Gobernu iraultzaileak hainbat gauza egin zituen: gerratik atera, lurra nekazari pobreen artean banatu eta gutxiengo nazionalak aintzatetsi zituen.

1918 Bi bando

Herrialdea aurkako bi bandotan banatu zen: kontrairaultzaren aldekoak (Armada Zuria) eta boltxebikeak (Armada Gorria). Armada Zuria tsarren eta politika liberalaren aldekoak ziren.

Gerra zibilak hiru urte iraun zuen (1918-1921) eta boltxebikeak (gorriak) irabazi zuten.

Leninek baztertu zuen estatu liberal-burgesaren eredua betiko eta proletariotzaren diktadura ezarri zuen. Bakarrik alderdi bat zegoen: Alderdi Komunista. Grebak eta erreboltak izan ziren.

NEP

1921ean Ekonomia-politika berria (NEP) ezarri zuen.

Nekazariei askatasunez laboratzen eta saltzen utzi zitzaien. Barne-merkataritza askea baimendu zen.

Horrek eragin zuen ekonomiaren haztean. Burgesia berriz agertu zen. Horregatik alderdien eztabaida sortu zen.

Jabetza pribatua utzi zen.

SESB: Estatu berri bat

1922an SESB sortu zen (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna).

  • Legegintza-organo gorena Sobiet Gorena zen
  • Barne politika: errepublikek autonomia zuten antolaketa judizialean, hezkuntzan, osasungintzan eta hizkuntza eta ohitura propioen erabileran.

 

Egiatan diktadura bat zen. Alderdi politiko bakarrak (Alderdi komunistak edo SBAK-k) kontrolatzen zuen politika. Alderdien organo nagusia Batzorde Zentrala zen, eta Idazkari nagusiak zuzentzen zuen.

Stalinen maila-igoera

1924. urtean Lenin hil zen. Stalin buru jarri zuten. Bere helburua herri sozialista sendotzea eta munduan iraultza egitea baztertzea zen.

Stalinek diktadura totalitarioa ezarri zuen

Baliabideak:

  • Pertsona gurtzea: Stalin herriaren ongile nagusia eta aita zela esaten zuten. Egia faltsutzen zuten.
  • Alderdi komunistaren boterea sendotzea. Sobieten bidez bizitza politikoan parte hartzeko, beharrezkoa zen SBAK-ekoa izatea.

 

Kultura erabat kontrolatu zuen. Errealismo sozialista ezarri zen. Bere ezaugarriak estilo tradizionala eta gaiei dagokienez, iraultza eta iraultzaren buruak oinarrizko taldeak goratzen zituen; langileak eta nekazarika.

Potentzia ekonomiko bat eraikitzen

Gosplan, ekonomia plana, sortu zuten. Helburuak: Sobietar Batasuna atzerapen ekonomikotik ateratzea, industria-garapena lortzea, eta nekazaritzan eta militar-arloan autosufizienteak izatea.

Nekazaritzan lurren kolektibizazioa ezarri zuen. Nekazari dirudunek aginduak ez betetzeagatik, errepresio gogorra pairatu zuten. Horrek izun eragin zuen nekazariengan, eta produktibitatea jaitsi egin zen. Biztanleriak gosea sufritu zuen.

Bi ustiategi mota: Koljos (kooperatiba-erregimenean funtzionatzen zuten landetxe handiak) eta sovjos (estatuko landetxeak soldatapeko langileak erabiltzen zituztenak).

Industriaren barruan, lehentasuna eman zieten industria astunari eta energia-ekoizpenari.

Lortutako emaitzak ikusgarriak izan ziren, eta SESB industria-potentzia bihurtu zen. Desorekak izan ziren: ekipamendu-ondasunak asko fabrikatzen ziren, eta kontsumo-ondasunak berriz, gutxi. Biztanleriaren bizitza maila jaitsi zen.

  1. Aún no hay comentarios.
  1. No trackbacks yet.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: