8.Gaia: Faxismoa eta Nazismoa

FAXISMOA ETA NAZISMOA

Lehen Mundu Gerra Italian

 

Lehen Mundu Gerraren ondoren, Italian bizitza maila okerrera egin zuen. Herrialdea oso zorpetua zegoen, eta zorrak prezioen igoera eragin zuen. Baita ere, langabezia sortu zen, eta soldaduak etxera joan behar izan ziren.

Ekonomia-krisiak gizarte-tentsioak areagotzea eragin zuen.

Alderdi politiko tradizionalek ezin izan zuten egoera hori konpondu.Biztanleria muturreko alderdien alde jarri zen: Alderdi Komunista ezkertiarra eta Fasci Italiani di Combattimento alderdi eskuindarra, Benito Mussolini buru bezala zuena.

Mussolinik 1919tik 1921era arteko hauteskundeak galdu zituen, eta boterea indarrez lortzea erabaki zuen. Bere alderdiko kide asko Erromako martxan bildu zituen 1922ko urriaren 28an.

Faxismoaren ezaugarriak

  • Antidemokratiko eta antikomunista zen.
  • Alderdi politiko bakarra (alderdi faxista) zegoen, eta duce batek zuzentzen zuen estatua.
  • Estatuak ekonomian esku hartzen zuen, herrialdea autosufizientea izate lortzeko.
  • Estatuak oposizioa zapaltzen zuen (himnoa, alkandorak …). Propaganda kontrolatzen zuten iritzia kontrolatzeko.
  • Nazionalismo basatia ezarri zuten. Inperio Koloniala sortu zuten, Libia, Somalia eta Etiopia menderatuz.

 

Lehen Mundu Gerra Alemanian

 

Lehen Mundu Gerrako porrotaren ondoren, Alemaniako enperadoreak abdikatu egin zuen. Konstituzio berri bat egin zen. Momentu horri Weimarko Errepublika esaten zaio.

Alderdi garrantzitsuena Alderdi Sozialdemokrata zen. Hindenburg zen presidentea.

Demokrazia berriak talde politiko muturrekoenen oposizioa izan zuen:

  • Ezkerraren ustez, erregimen berria oso moderatua zen. 1919an, boterea indarrez lortu nahi izan zuten, baina porrot egin zuten. Helburua Errusiako komunismoa ezartzea zen.
  • Kontserbadoreen ustez (eskuina), erregimen berria ez zen legitimoa. Alemania saldu zuen Versaillesko Ituna onartzean. Adolf Hitlerrek Alderdi Nazionalista (NSDAP) sortu zuen. 1923an boterea indarrez lortu nahi izan zuen, baina porrot egin zuen.

 

1930eko hamarkadako ekonomia-krisia

1924. urtetik aurrera, zentroko alderdiek ekonomia hobetu zuten. Muturreko alderdiek garrantzia galdu zuten.

1929ko krakean (ondorio politikoak) kaltetuenetako bat izan zen. AEB krisian zegoen Alemaniari Dawes planarekin laguntzeagatik eta inbertsioak kendu zituzten.

Enpresa asko itxi ziren eta langabezia igo zen. Langabeziak eragina izan zuen langileengan eta erdimailako- klasearengan.

 

 

Ondorio politikoak

1932an, komunistek eta naziek bozka kopuru gehiena jaso zuten. Hauteskundeetan ez zuen inork gehiengorik lortu. Hindenburg mariskala hautatu zuten berriro.

Hindenburgek Hitler aukeratu zuen kantziler izateko 1933an.

Oposizioaren desagerpena

Komunistei leporatu zien parlamentua erretzea . 1934ean, Labana Luzeen Gaua gertatu zen; Hitlerrek bere aurkari politikoak hil zituen egun hartan.

Hiru kargu nagusi zituen: estaburua zen, gobernuburua eta alderdi legal bakarreko presidentea. Führer zen.

1923an, Mein Kampf ( Nire borroka ) idatzi zuen, bere ideiak azaltzen. Liburu horrek faxismoaren ezaugarri asko ditu: buruzagia gurtzea, estatuaren nagusitasuna, eta indarkeria eta gazteria gorestea.

Balio tradizionalak zituen: emakumeak bakarrik balio zuten seme-alabak izateko eta etxeko lanak egiteko.

Arrazista zen. Berarentzat alemaniarrak arioak ziren, ijitoak, latinoak, eslaviarrak eta juduak baino hobeagoak.

Arraza-garbitasuna egin zuen: zoroak, homosexualak, urritasun fisikoak zituztenak eta adimen gutxikoak hil zituen.

Nahasketarik ez zituen nahi: juduen eta arioen arteko ezkontzak eta sexu-harremanak debekatu zituzten.

Politika antisemita sistematikoa ezarri zen. Juduei lana kendu zieten. 1938.urtean, Kristal Hautsien Gauean dozenaka judu hil zituzten.

1942an, juduak sarraskitze-esparruetara deportatu zituzten. Han gutxienez 5 milioi judu hil zituzten. Horietako batzuk Aushwitz, Treblinka, eta abar ziren.

Politika

Barne politika

Biztanleria kontrolatzeko polizia-estatua ezarri zuten. Bi talde: SS eta Gestapo.

Erregimen naziari eusteko, propaganda garrantzitsua izan zen.

Hezkuntzak pentsamolde naziak transmititzen zituen. Gazteak Hitlerren Gazteetan sartu behar ziren.

Arrakasta izan zuen Errepublikarekin eta komunismoarekin amaitu zuelako, eta hori eskertu zioten elite tradizionalek  eta kontserbadoreek. Krisi ekonomikoarekin eta langabeziarekin bukatu zuenez, herri klaseak bereganatu zituen.

Segur aski guztiak ez zeuden alde, baina zigorren beldur ziren.

Kanpo politika

Pentsamolde nazia pentsamolde espantsionista zen. Versaillesko Itunetik kanpo hedatu behar zuen.

Espantsionismoak bi oinarri ideologiko zituen. Batetik, pangermanismoa, Europako alemaniar jatorriko herrialde guztiak estatu batean batzeko helburua. Bestetik, bizi-espazioaren teoria, goi-mailako arraza arioak eskubidea zuen eslaviarren eta behe-mailako beste arrazen kontura lurraldeak konkistatzeko.

  1. Aún no hay comentarios.
  1. No trackbacks yet.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: