Iritzi Artikulua 2

ETBko haur programazioak euskaraz izaten jarraituko du

PP-koek proposatu dute, ETB 1eko haur programazioa baita ere gaztelaniaz jartzea. ETB 1en haur programazioa, betidanik euskaraz eman dute eta ez zait ondo iruditzen, orain PPkoek aldatu nahi izatea, betidanik euskaraz eman baldin bada. Gainera, hori da modu bakarra haurrek euskara pixka bat hitz egitea. PPkoek esaten dutena egiten baldin badute, haur programazioa euskaraz eta erdaraz jartzea, euskara, geroz eta lehenago galduko zen. Euskararen existentzia gaur egungo haurretan dago eta haur programazioa euskaraz izatea da modu bakarra gaur egungo haurrek euskaraz hitz egiten jarraitzeko. PPkoek hori egin nahi baldin badute ematen du euskara galtzea nahi dutela eta euskara da euskaldunok daukagun gauza bakarra.

Gainera, PPkoek nahi dutena da ETB 1eko haur programazioa euskaraz eta gaztelaniaz izatea eta horretarako, haurrek, TVEn, Telebosten, Antena 3n eta Cuatron ahal dute ikusi haur programazioa gaztelaniaz. ETB 1n, baita ere jartzen baldin badute haur programazioa gaztelaniaz, haurrek askoz gehiago hitz egingo dute gaztelaniaz gaur egun baino.

PPkoek proposatu duenagatik arazoak sortu dira PPren aurka. Ezta alderdi politiko bat ere ez dago ados PPkoek proposatu duenarekin. Euskadiko alderdi politiko garrantzitsu guztiak esan dute zehozer PPren aurka. Adibidez, PSEko batek, Carlos Gorostizak, esan du: «ETB herritarren zerbitzura dago, ez hizkuntza baten edo beste baten zerbitzura». Ondo iruditzen zait Carlos Gorostizak esan duena, zeren eta ETB, herritarrentzako da eta orduan herritarrek erabaki beharko luketen nola jarraituko du ETBk, lehen bezala edo euskaraz eta gaztelaniaz. Gainera, herritarrak ez dira oraindik kexatu ETB 1ek euskaraz emititzen duelako programazioa eta ez zait ondo iruditzen PPkoek herritarren erabakia jaso gabe aldaketa hori egin nahi izatea.

Gasteizko Legebiltzarrean erabaki da ETB1eko haur programazioa euskaraz izaten jarraituko den ala gaztelaniaz eta euskaraz izango den. PPren proposamenak hiru boto jaso zituen eta bederatzi kontra. Orduan ETB 1eko haur programazioa euskaraz izaten jarraituko du.

Nire ustez erabaki hona hartu da Gasteizko Legebiltzarrean, zeren eta PPkoek proposatzen zutena egiten baldin bazuten euskara seguruenik desagertuko zen.

  1. X2R
    2010/05/24 a las 18:55

    2010/5/24 an irakurria
    3 puntutxo.

  1. No trackbacks yet.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: