10.Gaia: Espainia 1902tik 1939ra

1898ko krisia

1895ean , beste independentzia-mugimendu bat piztu zen Kuban. Urte horretan, Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Espainiari.

Espainiak porrota izan zuen gerra horretan eta ondorioz azken koloniak galdu zituen: kuba, Filipinak eta Puerta Rico. Gertaera horri 1898ko hondamendia esaten zaio eta Espainiako politikarien frustazioa eta intelektuen ezkortasuna eragin zuen. Ondorioz, erregenerazionismoa sortu zen.

Alfontso XIII.aren erregealdi konstituzionala (1902-1923)

1902an, Alfontso XIII.ak tronua eskaratu zuen. 1876ko Konstituzioak indarren jarraitu zuen, eta turnismoari eutsi zioten, baina alderdi politikoetako liderrak aldaratuta. Alderdi kontserbadorean, Maurak Cánovas ordeztu zuen eta liberalean, berriz, Canalejas aritu zen, Sagastaren ordez. Alderdi liberalak eta kontserbadoreak gero eta ordezkari gutxiago zituzten: Kataluinako eta Euskadiko burgesiek alderdi abertzaleak babestu zituzten ( Kataluinako Lliga eta Eusko Alderdi Jeltzalea); erdiko klaseetako batzuek eta langileek errepublikanoei eta PSOEri ematen zioten botoa, eta sindikatuek (UGT eta CNT) indar handia izatea lortu zuten. 1909.urtetik aurrera, Berrezarkuntzaren sistemak zenbait krisi izan zituen.  Krisiek sistema desgertzea eragin zuten:

1. 1909an, Aste Tragikoa izan zen, Bartzelonan gertatutako herri-matxinada.

2. 1917ko krisia izan zen arazorik larriena. Urte horretan militarren protesta gertatu zen , maila-igoeretan diskriminazioa zegoelako, bai eta politikarien protesta ere: parlamentarioen biltzarrerako deia egin zuten Bartzelonan, konstituzio berri bat eskatzeko. Halaber, mugimendu sindikalak greba orokorrerako deia egin zuen.

3. 1919tik 1923ra bitartean, gizarte-indarkeria piztu zen. Gobernuek eta enpresariek indarkeria erabili zuten mugimendu hori suntsitzeko. Krisiari aurre egiteko, alderdi politiko burges guztiak (Lliga barne) elkarlanean aritu ziren, kontzentrazio-gobernuetan.

Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)

Krisi bete-betean, Annualgo porrota geratu zen (1921) Marokoko gerran. 10000 soldadu baino gehiago hil ziren, eta ezkerreko oposizioak ikerketa eskatu zuen, hondamendiaren erantzulea nor zen jakiteko. Armadaren zati batek, bere burua babaesteko, boterea eskuratzea erabaki zuen. 1923an, Primo de Rivera jeneralak, erregearen baimenaz, estatu kolpea eman zuen.

  1. 1
    1. Aún no hay comentarios.
    1. No trackbacks yet.

    Responder

    Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

    Logo de WordPress.com

    Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

    Imagen de Twitter

    Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

    Foto de Facebook

    Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

    Google+ photo

    Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

    Conectando a %s

    A %d blogueros les gusta esto: